top of page

  Euskal Ikasketetan doktorea naiz, eta itzultzaile eta zuzentzaile autonomoa. Argitaletxe, enpresa, elkargo, elkarte eta egitura anitzentzat egiten ditut itzulpenak.​

​

  Euskarazko itzulpenentzat Euskaltzaindiaren arauak segitzen ditut eta batuaz idazten, baina bezeroak nahi izanez gero, hartzailearen euskalkia hobesten dut. Bestalde, indarrean diren arau ortotipografikoak zaintzen ditut.​​

​​

​  Parisko EMI-CFDn (École des métiers de l'information) zuzenketa eta berrirakurketa ikastaroa egin nuen 2012an, beraz frantsesezko itzulpenentzat ere kalitatezko lana segurtatzen dut tipografiarentzat, baita ortografia, gramatika eta sintaxiarentzat ere.

​

   Itzulpenak zuzenki jatorrizko dokumentuan egiten ditut bezeroak maketatze lanik ukan ez dezan. Wordfast OLI tresnarekin lan egiten dut.

Itzulpenak
Sorburu hizkuntzak: ​

euskara, frantsesa, espainola

Xede hizkuntzak:

euskara, frantsesa

 

​​
Zuzenketak
Euskarazko eta frantsesezko testuak
​
​

Diplomak​

• Euskal Ikasketetako Doktoretza​

• Euskal Ikasketetako Lizentzia, Maîtrise-a, DEA​

• Frantses testuentzako zuzenketa

  eta berrirakurketa formakuntza (EMI-CFD)​

• EGA

​​

EIZIEko kidea (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile

eta Interpreteen Elkartea)

​Joana Pochelu

 

bottom of page